Zer da MBP ?
Merkataritzarako Berrikuntza Plana Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Saileko ekimenetik jaiotako proiektua da eta bere helburua Autonomi Erkidegoan sektorea berritzeko eta profesionalizatzeko marko egoki bat sortzea da, birziklatze profesionalaren eta sistema informatiko eta kudeaketa teknika berriak sartzearen bitartez, batez ere Berrikuntza eta Kalitatea nabarmenduz.
Proiektuaren helburuen artean honakoak azpimarratu behar dira:
- Merkataritza Kudeaketari aplikaturiko teknologia berriak zabaltzea, sare telematikoen inguruari arreta berezia ipiniz.
- Komunikazioaren teknologia berriak Merkataritza ETE-aren inguruari egokitzea, eta horren luzapena bezala Merkataritza Elektronikoari ere.
- Merkataritza banaketaren sektoreko kudeaketa profesionalizatzea, eta era berean Elearning Prestakuntza eta sare telematikoak sektorean zabaltzea, giza baliabideak teknologia berrietara egokitzea erraztuz.
- IKT-ak merkataritzara hurbiltzea, horiek eskaintzen dituzten aukerak ulertaraziz, era espezifikoan eta sektorearen arabera eskaintzen dutenak barne.
- IKT-ak erabiltzen dituzten merkataritza negozioen eredu edo adar berriak sortzea.
- Merkataritzako sektorearen ehuneko adierazgarri bat merkatu digitalean egotea lortzea.
- Esperientzia berritzaile, praktika on eta ikaskuntzen Zabalkuntza eta Sentsibilizazioa.
- Merkataritzarako Kalitate Zirkuluen antolakuntza- eta animazio-eredua.