Azken urteetan Teknologia Berriek "jasan" duten garapenaren aurrean, eta Euskal Autonomi Erkidegoko merkataritza-enpresen hobekuntza suposatzen duten metodo berrien modernizazioaren eta aplikazioaren aurrean, 1997.an jada DENDANET Programa- EUSKAL HERRIKO MERKATARITZA BIRTUALA martxan jarri zen.
Urte batzuetan zehar Informazio, Sentsibilizazio, Zabalkuntza eta Prestakuntza jarduera oso orokor batzuk aurrera eraman eta gero, Merkataritza Sektorea etapa berri batean murgilduta dagoela egiaztatu daiteke, eta horretan Berrikuntzak eta Komunikazioek pisu espezifiko oso berezia dute.
Merkataritza Sektoreari aplikaturiko Berrikuntza eta Teknologia berrietan adituak diren Teknikari Talde bat egongo da, eta teknikari horiek IKT-ak erabiltzean sortu daitezkeen arazo guztietan merkatariarentzako aholkularitza-lanak egingo dituzte eta batez ere DENDANET Zerbitzuaren gainean sorturiko arazoetan laguntza eskainiko diete.