Laguntza Menua

Hizkuntza Menua

Dendanet-en Logotipoa
Lotura Eusko Jaurlaritzaren orrira. Leiho berrian irekiko da

Zer dira MLTKak ?

Logo MLTK

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak Merkatariarentzako Laguntza Teknikoko Zerbitzu bat du, eta hori Merkataritzari Laguntza Teknikoko Zerbitzuak emateko Kabinete ezberdinen bidez bideratzen da- E.A.E-an zehar sakabanatutako M.L.T.K.-ak.

Kabineteak gure Autonomi Erkidegoaren merkataritza-mapan kokatzeak zerbitzua erabiltzaileari hurbiltzea ekartzen du, eta horrela laguntza tekniko zuzena eskaini daiteke. Modu horretan merkatariak berak bere eremuaren aholkularia identifikatzen du, eta bere iritzien aurrean irekiagoa izango da duten gertutasuna dela eta.  
Horretaz gain, horrek eremu bakoitzaren beharren araberako politika espezifikoak aplikatzeko aukera ematen du.

Horien aurrean, Merkataritzako Aholkulari Teknikoak (M.A.T-ak) daude.

Horien lanaren helburuak arlo oso ezberdinetako laguntza teknikoa barne hartzen du- fiskala, lanekoa, merkataritzakoa, juridikoa, eta abar. Beren eginkizuna da ere informazio, prestakuntza, sustapena eta merkataritza animazioko lanak  aurrera eramatea eta era berean, Merkataritza Banaketaren Sektoreari buruzko analisiak eta ikerketak egiteaz arduratuko dira. Orokorrean, merkataritza txikiko kudeaketa komertzialean lehiakortasuna sustatzeko eta sektorea profesionalizatzeko egiten diren ekintza guztiak beren lanaren barne daude.

Aholkularitza Teknikoa

Gaurko eta biharko merkatarientzako aholkularitzak  kabinete baten egunerokotasuna osatzen du. Jarduera hori bi arloetan banatzen da:

  • Aholkularitza zuzena eta norbanakoari zuzendua Merkataritzari  Laguntza Teknikoa emateko Kabinetetan jasotzen diren kontsulta guztien gainean. Sektorean jada dagoen edo etorkizunean sektorean sartu behar den merkatariari laguntza teknikoa ematean datza, bere jarduera aurrera eramatean sortzen joango diren arazo zehatzak konpontzeko laguntza ematean hain zuzen ere. Era berean, merkataritza formula berriak hartzearen onuren gainean aholkatzen da: frankizia, salmenta zentralak, elkarteak.
  • Taldekatutako merkataritzari zuzendutako aholkularitza.
    Kapitulu horrek jada dauden merkatarien elkarte kolektiboei laguntza teknikoa eskaintzen die eta era berean elkarte berriak sortzea bultzatzen du.

Lurralde Historikoen arabera sailkatutako MLTKen zerrenda